ZENTROA - CIN - Ochagavía/Otsagabia

Interpretazio zentroa

Otsagabiko naturaren interpretazio zentroak eta turismo bulegoak hiru solairuko eta harrizko eraikin tradizional handi bat partekatzen dute Anduña ibaiaren ertzean. Bertan, Zaraitzu ibarra eta bertako natura bistaratzen ahalko dituzu, Iratiko oihana nagusi dela.

Beheko solairuan harrera dago, eta bertan, turismo bulegoan, eremuari buruzko turismo eta ingurumen informazioa ematen da. Horrez gain, maketa handi bat dago, ibarrean kokatzen laguntzeko, baita herriei buruzko informazioa jasotzen duten panelak ere.

Material interaktibo eta panelen bidez, lehen solairuan bertako gune babestuak azaltzen dira, Natura 2000 Sarekoak; Natura 2000 Sareko gune horietan, gizakia ingurunearekin bat bizi izan da, biodibertsitate aberatseko paisaia eta habitatak eratuz eta kontserbatuz.

Bigarren solairuan erakusketa etnografiko bat dago, tresna eta lanabes tradizionalekin. Gainera, Iratiko oihanari buruzko 17 minutuko dokumental interesgarri bat ere ikusten ahal da.

OCHAGAVÍA / OTSAGABIA
Bo. Labaria, 21.
31680 Ochagavía/Otsagabia, Navarra.
(+34) 948 89 06 41
oit.ochagavia@navarra.es